HIRUGARREN BELARRIA: La re-materialización del objeto musical

dd_irudia_web

Hausturaren ideiari eskeini genion, Hirugarren Belarriaren bigarren edizioaren gehigarri bezela, Diedrich Diederichsen kritikari eta kultur teorikalariaren hitzaldi eta lantegi bat antolatu ditugu.

Aurkezpen honetan ere, sakratuaren eremua arakatzeko belarriak duen potentziala nabarmentzen jarraitu nahi da: giza-hizkuntza irixten ez den zer-esanetan murgiltzeko aukera irekitzean (“esanahien mundu” edo semantikarekin beti mugan), soinuak muturreko tentsio batetara garamatza. Ezin ukatu ordea, “izendatu ezin den hori”, “sakratua” deritzoguna, bestaldetik hitzen sorrerari biziki lotua ageri dela, eta beraz eraiki dugun Errealitateari.

Beraz, Gizonak bere lengoaiekin eraiki dituen sakratuarentzako forma ezberdinak ezin dira alboratu ikerketa honetan. Hau dela eta, egun fede metafisikorik gorena sustengatzen duten merkatu globalizatua eta bere “espiritua” izango ditugu, besteak beste, lantegi honetan aztergai.

Hainbat textuetan aditzera eman den bezela, ekonomia kapitalistaren garapen eta zabalkundeak uniformizaturiko sujetu baten eraiketa eskatzen du, “lehiatsu” gisa definituriko norbait, etekinari errenditua. Eta beraz, bere burua gainditzen duen horrekin denbora guztian harremanetan dagoena.

“Bere” bizitzaren protagonista izatea eskatzen dioten dispositibo ezberdinek, bere desioa berak arrazionalizatu dezan eskatzen diote. Edozein bizimoduren sakontasuna ordezkatuko duen benetako “arimaren kudeaketa” baten agerpenaren aurrean ginateke beraz. Arteetara itzuliz (jakite eta boterearen dispositiboek erabat jabetu ez dituzten esperientziak diren neurrian), egoera honetan hauek gauzatzen diren baldintza materialetaz hausnartzea proposatzen da: ikusizko arteak eta musika, merkantzien korronteak eta formalizazio artistikoak, baina baita dinamika instituzionalak ere, kontaktuan jartzen direnbitarteko espazioak.

Objektu musikalaren bermaterializazioa

Maiatzak 15, 19:00etan: Hitzaldi irekia Diedrich Diederichsenekin.
Maiatzak 16 lantegiaDiedrich Diederichsenekin.

Oinarrizko hiru egituraren barruan, ez-koklear terminoaren balizko emaitzez hitz egingo dut, eta batez ere arte praktiken arteko alderaketarekiko harremanean, haiek generozkoak bezala ulertuak, azkenean ideia erretoriko horren imitazio bat lortzeko: objektu musikalaren desmaterializazio eta bermaterializazioaren inguruko eztabaida.

Lantegia zentratuko da soinu-objektuen materialtasun/immaterialtasun arteko eztabaidetan a) ontologiari, b) merkatu eta banaketari, eta c) beste arteei dagokienez.

Ez-kokleartasunaren kasua hiru ikuspegi horietatik aztertu nahi nuke. Bada antzekotasunik arte praktika batek mundua eta bere lehiakideak -gainerako arte praktikak- behatzeko modu bikoitzaren eta entitate kapitalista batek, enpresa batek, alde batetik merkatua eta bestetik bere lehiakideak behatzen dituen moduaren artean. Konstelazio horrek buru-deskribapenetara eta funtsezko ezaugarri edo abantaila baten definizioetara darama. Abantaila espezifiko edo salmenta argudiatze esklusibo baten definizioetara. Aldi berean, egoera horrek buru-nortasun lasaigarriak eragiten ditu, bai mugimendua eta garapena ere. Horrenbestez, barne eten bat dago arte praktika bakoitzean, itzulpen edo eraldatze gune bat, nola edo hala erlazionatuta dagoena esentzia edo abantaila espezifiko horren definizioarekin. Definizio horrek bitatik bat: edo etena estaltzen du, edo puntu indartsu izendatzen du. Baina barne eten hori ekoizpen edo/eta banaketa alorreko errealitate bat da, eta ezin daiteke erraz saihestu.

Azkenik, instituzionalizatzearen logika dago. Instituzio bilakatzen den arte praktika batek gogara estali edo ikusezin bihurtu du itzulpen alorreko bere barne arazoa. Orain bestelako logika bat sartzen da esparru horretako eztabaidetan: iraultzaren logika, Edipo, belaunaldi aldaketa, aldaketa teknologikoen halabeharra, etab.

Diedrich Diederichsen
(Hanburgo, 1957ko abuztuaren 15a) idazle, musika kazetari and kultur kritikaria. Artea, politika eta pop kultura zeharkatzen dituen pentsamenduaren alorrean, Alemaniako idazle intelektual nabarmenetakoa da. Diedrich Diederichsen Hanburgon jaio eta hazi zen, eta bertan egin zuen lan lehen aldiz musika kazetari gisara, Sounds izeneko aldizkarian, hain zuzen 1979tik 1983ra gertatu ziren Punk eta New wave musika mugimenduen leherketen garaian. 1990ko hamarkada arte, Koloniako eragin handiko Spex aldizkarian editore nagusi lanak bete zituen. Behin behineko irakasle lanak ere egin izan ditu eta zenbait urtez Stuttgart-go Merz akademian irakasten ibili ondotik, 2006an Vienako Arte Ederren Akademiako Arte garaikidearen Teoria, Praktika eta Komunikazio irakasle bihurtu zen.

BELARRIETARAKO MASAJEAK

Pascal Battus soinu artistak 2012ko irailaren 10ean eskainitako masaje sesio batean egindako audio grabaketa. Ekitaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien bigarren edizioaren egitarauaren parte izan zen.

Pascal Battus nerabezaroan hasi zen musika egiten rock gitarrajole gisara, gero perkusio ikasketak burutu eta azkenik musika esperimentalen eta inprobisazioaren munduan burubelarri sartzeko. Gaur egun hainbat soinuzko aukera eta esperientzia lantzen ditu, berdin perkusio akustikoa nahiz anplifikatua erabiliz, gitarrak espazializatuz, azalera birakariak erabiliz edo bere kabuz sortutako musika tresna bereziak asmatuz. Europako, Ekialde Hurbileko, Japoniako edo Kanadako hainbat lekutan erakutsi izan du bere lana, besteak beste Thierry Madiot, JeanLuc Guionnet, Thomas Lehn, Martin Tètreault edo Michel Doneda bezalako musikariekin, baita dantzariekin edo ikusizko artistekin elkarlanean ere. Bere hainbat egitasmoren artean aipagarriak dira Soinuzko Masajeak: Eguneroko objektuak erabiliz entzuleen belarrietatik oso hurbil sortzen diren intentsitate baxuko soinu akustikoekin egindako masaje sesioak.

Pascal Battus: Soinu masajeak / 5min

Audioa: Luca Rullo
Argazkia: Asier Gogortza

CARMEN PARDOren hitzaldia



Carmen Pardok 2011ko irailaren 13an eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta 2011ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia soilik gazteleraz dago.

CARMEN PARDO SALGADO
“Soinuzko masajeak burbuila globalean”

Sinopsia:

Izan zen behin, batera abestea bizitza amankomunaren oinarria izan zen garai bat. Talde kantuak forma asko har zitekeen, baina guztietan mantentzen zen komunitatearen parte izatearen onarpena. Egun, apenas kantatzen dugu. Orain entzun egiten dugu.
Ondorioz, entzumena, bizitza amankomuna den burbuila global horretan presente bihurtzeko modu bezala aktibatzen da. Eta presentzia hori aintzakotzat hartzeak, soinuzko masajeek hartzen dituzten formak galdekatzea suposatzen du. Horrela, entzumena, boterearen ariketaren espazio pribilegiatu bezala agertuko zaigu.

Biografia
Carmen Pardo Salgado Gironako Unibertsitarean irakasle da. Parisko IRCAM-CNRS unitateko doktoretza ondorengo ikerlaria (1996- 1998) izan da. John Cage, Escritos al oído (1999) liburuaren itzultzaile eta editore lanak bete zituen eta La escucha oblicua : una invitación a John Cage (2001); Robert Wilson (Miguel Morey- rekin elkarlanean, 2003); Las TIC: una reflexión filosófica (2009) y En el mar de John Cage (2009) liburuak idatzi ditu.

Carmen Pardo / 53min

Argazkia: Asier Gogortza