MANIFESTAZIOA GARA



Jaume Ayats musikologo eta ikerlariak 2012ko irailaren 12an Arteleku zentruan eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako hainbat lekutan ospatu zen HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien bigarren edizioaren egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia gazteleraz da.

JAUME AYATS
“Taldearen errepresentazioa manifestazioen esloganetan eta kirol estadioetako kantuetan”

Sinopsia:

Manifestazioetako esloganek eta kirolestadioetako kantuek, gutxietsitako eta baztertutako soinu-hitzezko espresio modura, musikari linguistika pragmatikoarekin oinarrizko irizpide batzuk ezartzeko ikerketa objektu bezala balio dute. Ariketa honek, ekintza kolektibo
hauetako protagonistekin erlazionatu daiteken soinu modulazioaren elementuei arreta jarriz, orokorrean emaitza tautologikoak baino ez dituen “forma” musikalen analisi tradizionala gainditu nahi du. Azken emaitza, esloganen eta kantuen bidezko soinuzko espresioaren modulazioak, manifestari edo jarraitzaileek beraien helburua, alegia taldearen errepresentazioa, burutzeko eman nahi duten talde-irudiarekin duen erlazio estua erakustea da.

Biografia
Bartzelonako Unibertsitatean Autonomoaren bidez Artearen historian (musikologiaren atalean) doktorea, Bartzelonako Unibertsitatean Filologia katalanuiarran lizentziatua, eta hiri bereko Udal Musika kontserbatorio nagusian bibolin irakaslea da. Orkestrako instrumentista modura lan egin zuen, Grup de Recerca Folklòrica d’Osona taldearekin ahozko musikari buruzko ikerketa lanak burutzen zituen bitartean. Beranduago Parisko École des Hautes Études en Sciences Sociales-en etnomusikologia ikasketak egin zituen eta Europako mundu urbanoko jendetzen soinuzko espresioari buruz osatu zuen bere tesi doktorala. Etnomusikologo gisara, Pumé de los Llanos Venezolanos talde etnikoari bnuruzko nazioarteko ikerketan parte hartu zuen. Frantzia, Katalunia nahiz Espainiako etnomusikologiari buruzko hainbat aldizkaritan idatzi izan du, baita alor honetako zenbait liburutan ere, ko-egile modura. Escola Superior de Música de Catalunyako Musikologia departamentuko zuzendari lanak bete ditu (2000-2005) eta 2005etik UABko etnomusikologia irakaslea da. Horrez gain nazioarteko hainbat ikerketa taldetan parte hartzen du eta musika tradizionalei buruzko dozenaka ikusentzunezko lan eta argitalpen zuzendu ditu. Berriki Kataluniako Herri Kulturaren sari nazionala jaso du.

Jaume Ayats / 68 min


Argazkia: Fernando Sanchez 

MARTA GARCIA QUIÑONES Hirugarren belarrian



Marta García Quiñonesek 2011ko irailaren 14ean eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta 2011ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia soilik gazteleraz dago.

MARTA GARCÍA QUIÑONES
“Musikaren entzumena, arretaren eta memoriaren artean”

Sinopsia:
La consulta de cualquier diccionario permite comprobar que la escucha es entendida comunmente como una modalidad de la atención. Sin embargo, nuestra experiencia Edozein hiztegitan kontsulta egitea aski da entzumena arreta mota bat bezala ulertu ohi dugula baieztatzeko. Gure entzule esperientziak ordea, musika entzuterakoan arretaren ariketa memoriatik -entzuterakoan martxan jartzen dugun memoriatik, baina baita gure entzunaldien historiak osatzen duen memoriatik- banatzea ezinezkoa dela erakusten digu. Testuinguru honetan, hitzaldiak, gure kultur ingurunean musikari buruzko ikerketek arreta eta memoria nola azaldu dituzten erakusten duten pasarte argigarriak erakutsiko ditu, historian zehar entzumenaren praktiken eraldaketa teknologiko eta sozialekiko izan duten lotura azpimarratuko duen kontakizunaren bidez. Azterketa honetan baliabide digitalek musika erreproduzitzeko eta gordetzeko eskaintzen dizkiguten egoera berriak ere kontutan hartuko dira.

Biografia
Marta Garcia Quiñones musikaren entzumenari buruzko doktoretza tesia prestatzen ari da Bartzelonako Unibertsitatean. 2003an, Zeppelin jaialdiaren barne, “La música que no se escucha. Aproximaciones a la escucha ambiental” jardunaldiak antolatu zituen. Musikologiari buruzko hainbat nazioarteko eta nazio mailako kongresutan parte hartu du eta hainbat aldizkari akademikotan ere argitaratu ditu bere idatziak. Egun, Anahid Kassabian eta Elena Boschirekin batera Ubiquitous Musics izeneko antologia baten edizio lanetan ari da. “Sound in Media Culture. Aspects of a Cultural History of Sound” nazioarteko ikerlari sareko kide da.

Marta García Quiñones / 47min

Oharra: Ekitaldian bertan gertatu arazo teknikoengatik grabaketa honen kalitatea ez da guk nahi bezain egokia. Halaere hitzaldiaren interesak bultzaturik bere hortan argitaratzea erabaki dugu. Barkatu eragozpenak.
Foto: Xabier Erkizia

CARMEN PARDOren hitzaldia



Carmen Pardok 2011ko irailaren 13an eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta 2011ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia soilik gazteleraz dago.

CARMEN PARDO SALGADO
“Soinuzko masajeak burbuila globalean”

Sinopsia:

Izan zen behin, batera abestea bizitza amankomunaren oinarria izan zen garai bat. Talde kantuak forma asko har zitekeen, baina guztietan mantentzen zen komunitatearen parte izatearen onarpena. Egun, apenas kantatzen dugu. Orain entzun egiten dugu.
Ondorioz, entzumena, bizitza amankomuna den burbuila global horretan presente bihurtzeko modu bezala aktibatzen da. Eta presentzia hori aintzakotzat hartzeak, soinuzko masajeek hartzen dituzten formak galdekatzea suposatzen du. Horrela, entzumena, boterearen ariketaren espazio pribilegiatu bezala agertuko zaigu.

Biografia
Carmen Pardo Salgado Gironako Unibertsitarean irakasle da. Parisko IRCAM-CNRS unitateko doktoretza ondorengo ikerlaria (1996- 1998) izan da. John Cage, Escritos al oído (1999) liburuaren itzultzaile eta editore lanak bete zituen eta La escucha oblicua : una invitación a John Cage (2001); Robert Wilson (Miguel Morey- rekin elkarlanean, 2003); Las TIC: una reflexión filosófica (2009) y En el mar de John Cage (2009) liburuak idatzi ditu.

Carmen Pardo / 53min

Argazkia: Asier Gogortza

Esparza: JOTA HILDA DAGO

2012ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien aitzakian, BERRIA egunkarian (2012-09-13) Gorka Erostarbek idatzi bezala

p031_f01

Jose Mari Esparza: «Jota hilda dago kultur adierazpide herrikoi moduan»
Nabarrismoak jota bere ikurretako bat bihurtu eta sormena «ostu» diola dio idazle eta editoreak

Joteroa gauza bat da, eta jota kantaria beste bat. Hala uste du, hala dio eta hala aldarrikatzen du Jose Mari Esparzak. «Gaur egun entzuten direnak jota kantariak dira, eta ez joteroak, erakundeen babes ofiziala jasotzen duten jota kantariak». Hala adierazi zuen Txalaparta argitaletxeko editore eta jotazaleak Jota heretikoak izeneko hitzaldian, herenegun arratsaldean, Donostiako Kaxilda liburu dendan. Ertz jaialdian eta Hirugarren Belarria jardunaldiei dagokien egitarauaren barnean eskaini zuen joten inguruko hitzaldi suhar eta aldi berean kritikoa. Jarraitu irakurtzen

PATZIKU PERURENAren hitzaldia Hirugarren belarrian



Patziku Perurenak 2011ko irailaren 15ean eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta 2011ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien egitarauaren parte izan zen.

PATZIKU PERURENArekin solasean
“Ixo, lurra aditzen ikasi artio!”

Sinopsia:

Elkarrizketa honen abiapuntua gauzei deitu eta aditzean dago. Hitzaren mugak aitortuz, horrenbeste azaleko semantika ahazten lagundu dezakeen ariketa moduan planteatzen da. Bide horretan onomatopeiak, ahozkotasuna, arrazoia, isiltasuna, idazkera eta bertako hainbat idazlek gai hauen inguruan egindako ekarpenak hartuko ditu kontutan, Nikolas Ormaetxea “Orixe”, Eduardo Gil Bera edo Pedro Salinas, besteak beste.

Biografia
Patziku Perurena maestria ikasketak egin zituen, baina idazteari emana dago. Poesia ez ezik nobela ere egin du (Emily), ikerketa filologikoa (Euskarak sorgindutako numeroak eta Koloreak euskal usarioan), saiakera (Marasmus femeninus eta Harripilatan ezkutatu zeneko apo tipiaren burutazioak) eta lan etnografiko erraldoi
bat Leitzako historia xehea oinarri hartuta. Bere azkenengo lana Goizuetan bada gizon bat, Trabukoren kantari eskeinia dago.

Patziku Perurena / 56min

Argazkia: Asier Gogortza