Hitzaldi irekia Diedrich Diederichsenekin, Objektu musikalaren bermaterializazioa, Hirugarren belarriaren kontextuan. 2013ko maiatzaren 15ean.
Archivo de la etiqueta: musikologia
HIRUGARREN BELARRIA: La re-materialización del objeto musical
Hausturaren ideiari eskeini genion, Hirugarren Belarriaren bigarren edizioaren gehigarri bezela, Diedrich Diederichsen kritikari eta kultur teorikalariaren hitzaldi eta lantegi bat antolatu ditugu.
Aurkezpen honetan ere, sakratuaren eremua arakatzeko belarriak duen potentziala nabarmentzen jarraitu nahi da: giza-hizkuntza irixten ez den zer-esanetan murgiltzeko aukera irekitzean (“esanahien mundu” edo semantikarekin beti mugan), soinuak muturreko tentsio batetara garamatza. Ezin ukatu ordea, “izendatu ezin den hori”, “sakratua” deritzoguna, bestaldetik hitzen sorrerari biziki lotua ageri dela, eta beraz eraiki dugun Errealitateari.
Beraz, Gizonak bere lengoaiekin eraiki dituen sakratuarentzako forma ezberdinak ezin dira alboratu ikerketa honetan. Hau dela eta, egun fede metafisikorik gorena sustengatzen duten merkatu globalizatua eta bere “espiritua” izango ditugu, besteak beste, lantegi honetan aztergai.
Hainbat textuetan aditzera eman den bezela, ekonomia kapitalistaren garapen eta zabalkundeak uniformizaturiko sujetu baten eraiketa eskatzen du, “lehiatsu” gisa definituriko norbait, etekinari errenditua. Eta beraz, bere burua gainditzen duen horrekin denbora guztian harremanetan dagoena.
“Bere” bizitzaren protagonista izatea eskatzen dioten dispositibo ezberdinek, bere desioa berak arrazionalizatu dezan eskatzen diote. Edozein bizimoduren sakontasuna ordezkatuko duen benetako “arimaren kudeaketa” baten agerpenaren aurrean ginateke beraz. Arteetara itzuliz (jakite eta boterearen dispositiboek erabat jabetu ez dituzten esperientziak diren neurrian), egoera honetan hauek gauzatzen diren baldintza materialetaz hausnartzea proposatzen da: ikusizko arteak eta musika, merkantzien korronteak eta formalizazio artistikoak, baina baita dinamika instituzionalak ere, kontaktuan jartzen direnbitarteko espazioak.
Objektu musikalaren bermaterializazioa
Maiatzak 15, 19:00etan: Hitzaldi irekia Diedrich Diederichsenekin.
Maiatzak 16 lantegiaDiedrich Diederichsenekin.
Oinarrizko hiru egituraren barruan, ez-koklear terminoaren balizko emaitzez hitz egingo dut, eta batez ere arte praktiken arteko alderaketarekiko harremanean, haiek generozkoak bezala ulertuak, azkenean ideia erretoriko horren imitazio bat lortzeko: objektu musikalaren desmaterializazio eta bermaterializazioaren inguruko eztabaida.
Lantegia zentratuko da soinu-objektuen materialtasun/immaterialtasun arteko eztabaidetan a) ontologiari, b) merkatu eta banaketari, eta c) beste arteei dagokienez.
Ez-kokleartasunaren kasua hiru ikuspegi horietatik aztertu nahi nuke. Bada antzekotasunik arte praktika batek mundua eta bere lehiakideak -gainerako arte praktikak- behatzeko modu bikoitzaren eta entitate kapitalista batek, enpresa batek, alde batetik merkatua eta bestetik bere lehiakideak behatzen dituen moduaren artean. Konstelazio horrek buru-deskribapenetara eta funtsezko ezaugarri edo abantaila baten definizioetara darama. Abantaila espezifiko edo salmenta argudiatze esklusibo baten definizioetara. Aldi berean, egoera horrek buru-nortasun lasaigarriak eragiten ditu, bai mugimendua eta garapena ere. Horrenbestez, barne eten bat dago arte praktika bakoitzean, itzulpen edo eraldatze gune bat, nola edo hala erlazionatuta dagoena esentzia edo abantaila espezifiko horren definizioarekin. Definizio horrek bitatik bat: edo etena estaltzen du, edo puntu indartsu izendatzen du. Baina barne eten hori ekoizpen edo/eta banaketa alorreko errealitate bat da, eta ezin daiteke erraz saihestu.
Azkenik, instituzionalizatzearen logika dago. Instituzio bilakatzen den arte praktika batek gogara estali edo ikusezin bihurtu du itzulpen alorreko bere barne arazoa. Orain bestelako logika bat sartzen da esparru horretako eztabaidetan: iraultzaren logika, Edipo, belaunaldi aldaketa, aldaketa teknologikoen halabeharra, etab.
Diedrich Diederichsen
(Hanburgo, 1957ko abuztuaren 15a) idazle, musika kazetari and kultur kritikaria. Artea, politika eta pop kultura zeharkatzen dituen pentsamenduaren alorrean, Alemaniako idazle intelektual nabarmenetakoa da. Diedrich Diederichsen Hanburgon jaio eta hazi zen, eta bertan egin zuen lan lehen aldiz musika kazetari gisara, Sounds izeneko aldizkarian, hain zuzen 1979tik 1983ra gertatu ziren Punk eta New wave musika mugimenduen leherketen garaian. 1990ko hamarkada arte, Koloniako eragin handiko Spex aldizkarian editore nagusi lanak bete zituen. Behin behineko irakasle lanak ere egin izan ditu eta zenbait urtez Stuttgart-go Merz akademian irakasten ibili ondotik, 2006an Vienako Arte Ederren Akademiako Arte garaikidearen Teoria, Praktika eta Komunikazio irakasle bihurtu zen.
MANIFESTAZIOA GARA
Jaume Ayats musikologo eta ikerlariak 2012ko irailaren 12an Arteleku zentruan eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako hainbat lekutan ospatu zen HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien bigarren edizioaren egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia gazteleraz da.
JAUME AYATS
“Taldearen errepresentazioa manifestazioen esloganetan eta kirol estadioetako kantuetan”
Sinopsia:
Manifestazioetako esloganek eta kirolestadioetako kantuek, gutxietsitako eta baztertutako soinu-hitzezko espresio modura, musikari linguistika pragmatikoarekin oinarrizko irizpide batzuk ezartzeko ikerketa objektu bezala balio dute. Ariketa honek, ekintza kolektibo
hauetako protagonistekin erlazionatu daiteken soinu modulazioaren elementuei arreta jarriz, orokorrean emaitza tautologikoak baino ez dituen “forma” musikalen analisi tradizionala gainditu nahi du. Azken emaitza, esloganen eta kantuen bidezko soinuzko espresioaren modulazioak, manifestari edo jarraitzaileek beraien helburua, alegia taldearen errepresentazioa, burutzeko eman nahi duten talde-irudiarekin duen erlazio estua erakustea da.
Biografia
Bartzelonako Unibertsitatean Autonomoaren bidez Artearen historian (musikologiaren atalean) doktorea, Bartzelonako Unibertsitatean Filologia katalanuiarran lizentziatua, eta hiri bereko Udal Musika kontserbatorio nagusian bibolin irakaslea da. Orkestrako instrumentista modura lan egin zuen, Grup de Recerca Folklòrica d’Osona taldearekin ahozko musikari buruzko ikerketa lanak burutzen zituen bitartean. Beranduago Parisko École des Hautes Études en Sciences Sociales-en etnomusikologia ikasketak egin zituen eta Europako mundu urbanoko jendetzen soinuzko espresioari buruz osatu zuen bere tesi doktorala. Etnomusikologo gisara, Pumé de los Llanos Venezolanos talde etnikoari bnuruzko nazioarteko ikerketan parte hartu zuen. Frantzia, Katalunia nahiz Espainiako etnomusikologiari buruzko hainbat aldizkaritan idatzi izan du, baita alor honetako zenbait liburutan ere, ko-egile modura. Escola Superior de Música de Catalunyako Musikologia departamentuko zuzendari lanak bete ditu (2000-2005) eta 2005etik UABko etnomusikologia irakaslea da. Horrez gain nazioarteko hainbat ikerketa taldetan parte hartzen du eta musika tradizionalei buruzko dozenaka ikusentzunezko lan eta argitalpen zuzendu ditu. Berriki Kataluniako Herri Kulturaren sari nazionala jaso du.
Jaume Ayats / 68 min
Argazkia: Fernando Sanchez