MANIFESTAZIOA GARA



Jaume Ayats musikologo eta ikerlariak 2012ko irailaren 12an Arteleku zentruan eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako hainbat lekutan ospatu zen HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien bigarren edizioaren egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia gazteleraz da.

JAUME AYATS
‚ÄúTaldearen errepresentazioa manifestazioen esloganetan eta kirol estadioetako kantuetan‚ÄĚ

Sinopsia:

Manifestazioetako esloganek eta kirolestadioetako kantuek, gutxietsitako eta baztertutako soinu-hitzezko espresio modura, musikari linguistika pragmatikoarekin oinarrizko irizpide batzuk ezartzeko ikerketa objektu bezala balio dute. Ariketa honek, ekintza kolektibo
hauetako protagonistekin erlazionatu daiteken soinu modulazioaren elementuei arreta jarriz, orokorrean emaitza tautologikoak baino ez dituen ‚Äúforma‚ÄĚ musikalen analisi tradizionala gainditu nahi du.¬†Azken emaitza, esloganen eta kantuen bidezko soinuzko espresioaren modulazioak, manifestari edo jarraitzaileek beraien helburua, alegia taldearen errepresentazioa, burutzeko eman nahi duten talde-irudiarekin duen erlazio estua erakustea da.

Biografia
Bartzelonako Unibertsitatean Autonomoaren bidez Artearen historian (musikologiaren atalean) doktorea, Bartzelonako Unibertsitatean Filologia katalanuiarran lizentziatua, eta hiri bereko Udal Musika kontserbatorio nagusian bibolin irakaslea da. Orkestrako instrumentista modura lan egin zuen, Grup de Recerca Folkl√≤rica d‚ÄôOsona taldearekin ahozko musikari buruzko ikerketa lanak burutzen zituen bitartean. Beranduago Parisko √Čcole des Hautes √Čtudes en Sciences Sociales-en etnomusikologia ikasketak egin zituen eta Europako mundu urbanoko jendetzen soinuzko espresioari buruz osatu zuen bere tesi doktorala. Etnomusikologo gisara, Pum√© de los Llanos Venezolanos talde etnikoari bnuruzko nazioarteko ikerketan parte hartu zuen. Frantzia, Katalunia nahiz Espainiako etnomusikologiari buruzko hainbat aldizkaritan idatzi izan du, baita alor honetako zenbait liburutan ere, ko-egile modura. Escola Superior de M√ļsica de Catalunyako Musikologia departamentuko zuzendari lanak bete ditu (2000-2005) eta 2005etik UABko etnomusikologia irakaslea da. Horrez gain nazioarteko hainbat ikerketa taldetan parte hartzen du eta musika tradizionalei buruzko dozenaka ikusentzunezko lan eta argitalpen zuzendu ditu. Berriki Kataluniako Herri Kulturaren sari nazionala jaso du.

Jaume Ayats / 68 min


Argazkia: Fernando Sanchez 

CARMEN PARDOren hitzaldia



Carmen Pardok 2011ko irailaren 13an eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta 2011ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia soilik gazteleraz dago.

CARMEN PARDO SALGADO
‚ÄúSoinuzko masajeak burbuila globalean‚ÄĚ

Sinopsia:

Izan zen behin, batera abestea bizitza amankomunaren oinarria izan zen garai bat. Talde kantuak forma asko har zitekeen, baina guztietan mantentzen zen komunitatearen parte izatearen onarpena. Egun, apenas kantatzen dugu. Orain entzun egiten dugu.
Ondorioz, entzumena, bizitza amankomuna den burbuila global horretan presente bihurtzeko modu bezala aktibatzen da. Eta presentzia hori aintzakotzat hartzeak, soinuzko masajeek hartzen dituzten formak galdekatzea suposatzen du. Horrela, entzumena, boterearen ariketaren espazio pribilegiatu bezala agertuko zaigu.

Biografia
Carmen Pardo Salgado Gironako Unibertsitarean irakasle da. Parisko IRCAM-CNRS unitateko doktoretza ondorengo ikerlaria (1996- 1998) izan da. John Cage, Escritos al oído (1999) liburuaren itzultzaile eta editore lanak bete zituen eta La escucha oblicua : una invitación a John Cage (2001); Robert Wilson (Miguel Morey- rekin elkarlanean, 2003); Las TIC: una reflexión filosófica (2009) y En el mar de John Cage (2009) liburuak idatzi ditu.

Carmen Pardo / 53min

Argazkia: Asier Gogortza