Esparza: JOTA HILDA DAGO

2012ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien aitzakian, BERRIA egunkarian (2012-09-13) Gorka Erostarbek idatzi bezala

p031_f01

Jose Mari Esparza: «Jota hilda dago kultur adierazpide herrikoi moduan»
Nabarrismoak jota bere ikurretako bat bihurtu eta sormena «ostu» diola dio idazle eta editoreak

Joteroa gauza bat da, eta jota kantaria beste bat. Hala uste du, hala dio eta hala aldarrikatzen du Jose Mari Esparzak. «Gaur egun entzuten direnak jota kantariak dira, eta ez joteroak, erakundeen babes ofiziala jasotzen duten jota kantariak». Hala adierazi zuen Txalaparta argitaletxeko editore eta jotazaleak Jota heretikoak izeneko hitzaldian, herenegun arratsaldean, Donostiako Kaxilda liburu dendan. Ertz jaialdian eta Hirugarren Belarria jardunaldiei dagokien egitarauaren barnean eskaini zuen joten inguruko hitzaldi suhar eta aldi berean kritikoa. Jarraitu irakurtzen

NIKOLAS ORMAETXEA, Hiru belarriko gizona

Patziku Perurena idazle naparrak idatzi eta Nafarroako Gobernuak, Vianako Printzea Institutoaren bidez argitaratu zuen koadernotxo hau 1992an. 60ko harmakadatik argitaratzen den FONTES LINGUAE VASCONUM bildumako 60. ale honetan (ikus -eta irakurri- orain arte nagusiki Filologiari eskainitako aldizkari honen ale batzuk), Perurenak euskal literaturaren aitzindarien artean erreferentzia aipagarria den Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961) hartzen du hizpide, baina bereziki idazle honek bere idatzi-lanetan entzumenari egiten dion erreferentzia nabarmenduz. Saiakera honetan ageri diren Orixeren ideiak nagusiki erlijioaren bidetik aipatutakoak badira ere (Jainkoaren Bila liburuan adibidez), berrirakurketa honek, haren ideiak gaur egungo gizartean kokatzen ditu, Entzumena praktika sozial, kritiko eta politiko bezala aurkeztuz.

Liburuxka hau lortzeko zailtasunak nabarmenak direla jakinik, bere (eta beste hainbat dokumenturen) jabetza dutenen dibulgaziorako borondate falta exkaxa ikusirik, eta beti ere testu interesgarri hau zabaldu eta ikerketa helburuetarako erabilgarria izan dadin, online jartzea erabaki dugu.
PDFak 33 orrialde ditu, euskara hutsean dago eta 40 Mb pasa pisatzen ditu.

>> Kargatu saretik

Hausturarena

2012ko irailaren 10etik 14ra Donostian ospatu HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien aurkezpen testua.

O people that I know
It is enough for me to hear the noise of their footsteps
To be forever able to indicate the direction they have taken

Guillaume Apollinaire “Cortège” 1920.

Hirugarren Belarriaren edizio berri honen asmoa, soinua, musika eta entzumenaren bidez jasotzen ditugun eta gure gizartea osatzen duten hainbat baliabide dramatikoren eta erretorikoren pertzepzioa zabaltzea da. 2011ko irailan ospatu jardunaldien lehen zatian, soinuak (eta ondorioz musikak), mundu sakratuaren esplorazio horretarako egokiak zirela esaten genuen, izatez, diskurtsoaren jardunera murriztu ezin den zerbait delako. Aurtengoan, bai sakratuaz eta bai soinuaz aritzerakoan aurkitzen dugun muga izaera honi jarraituz, hausturaren esanahiari buruz hitzegingo duten zenbait pentsalari lagun gonbidatu ditugu.

Nietzscherentzat Musika Dionisiakoa (borondatearen antzeko zerbait) aintzinako Greziako nomosaren hausturatik eta haren gainditzetik sortzen da. Soinu dionisiakoaren extasia itxurazko mundu hartan bapatean agertu zen, gizakiaren gorpua muturreraino biziagotu eta bere nortasuna eraldatuz: “ez ahoaren sinbolismoa ezta hitzaren aurpegiarena ere, baizik eta gorputzeko atal guztiak erritmikoki mugitzen dituen dantzaren erabateko keinua.” Jarraitu irakurtzen

Presentación Jornadas Hirugarren Belarria 2011 Arteleku

Hirugarren belarria

0. Al igual que se fija el precio a la cabeza de un fugitivo, el saber y el conocimiento de la realidad se organizan a partir de la fijación de aquello que es considerado como objeto de estudio.

1. Es por ello que la primera cuestión que abordan estas jornadas, la relación entre lo “sonoro” y lo “sagrado”, se nos antoje especialmente resistente ya que las dos esferas de estudio propuestas aluden a algo que está mas allá del significado, de cualquier pretensión de establecer y determinar un saber “en torno”. Una relación –un tanto enigmática- que se presenta bajo el título de uno de los escritos místicos de Nikolas Ormaetxea Orixe, “Hirugarren belarria” (El tercer oído).

2. Pensamos que esta “resistencia” debería servirnos precisamente para discurrir con más soltura y alegría, si cabe, y empujarnos a explorar formatos y modos de investigación que nos permitan llegar a descubrimientos imprevistos. Es por ello que, además del programa de conferencias, trataremos también otras practicas del lenguaje y el sonido: canciones, sesiones de escucha y exposiciones polimorfas… que irán completando el proyecto de seminario continuado que pretende ser “Hirugarren belarria”.

Jarraitu irakurtzen

Orixeren HIRUGARREN BELARRIA

“Iru belarri-mota bereizi oi ditugu: 1) ageri dan aragizko belarri au; 2) irudimenaren belarria, ta 3) adimenarena edo zentzu ispiritualena esaten zaiona. (…) Lenengoarekin musika zoragarria entzuten da. (…) Bigarren belarria, irudimenarena, lanean jartzen da bere oroimena edo gogoramena piztuz. Zango-ariña da, ta guztiz ibiltari. (…) Geldiro-geldiro, motelduz motelduz joaten da, adimena bakarrik geltizen dala, entzundako arri-bizi edo oiartzun edo erantzun erdi-ixil batekin- Ola dijoa ixilduz, osotara itzali dedin arte, soñu, sorgin-soñu ta nolanaiko ots bixiko edo diferenteak. Hirugarren belarria antxen asten da.”
– Orixe. Jainkoaren bila.

hirugarren_belarria