HIRUGARREN BELARRIA III: Gerraren soinuak

hb3

Hirugarren Belarria (Gerraren soinuak)
2013ko irailak 10-11-12
DONOSTIA-SAN SEBASTI√ĀN (Gipuzkoa)
hirugarrenbelarria.audio-lab.org

Egitaraua PDF

Soinuek eta musikek gizakiak batzeko duten gaitasuna, erritualtasun publikoarekiko eta honen mutazioekiko interesa edo teknologien garapenak pertzepzio sisteman eragiten dituen aldaketak, amaiera eta xede zehatzik gabeko mintegi honetan behin eta berriz plazaratzen ditugun gaiak dira. Eztabaida hauen azterketan sakontzeko gogoak eta Donostia setiatu eta erre zuteneko bigarren mendeurrenaren harira antolatutako ‚ÄúBake-hitzarmena‚ÄĚ proiektuarekin bat egiteko asmoak bultzatu gaitu Hirugarren Belarriaren edizio honetan auzi militarraren inguruan jardutera, gaiak bere baituen dituen konplexutasun eta bortxa guztia kontutan hartuta.

Itxura batera, musikaren dotoreziak eta fintasunak eragindako afektuak biolentziatik urrun kokatzen baditugu ere, agerikoa da gudaren mistika beti izan dela borrokalarien gogoa pizteko erabili ohi diren aldarrikapen, ereserki eta txaloaldien lagun. Musikak gorputzei eragiten die, neurtutako ibilalditara bultzatzen ditu eta gudaren ekintza bera simulatzen du. Ez gaitu harrituko beraz, hainbat akademia militarretan musika curriculum-aren parte izateak, esgrima, zaldiketa eta beste hainbat ikasgairekin batera.
Hain zuzen, gorputza eginkizun jakinetara makurtzeko gaitasun hori da, guda iraultzaileen kritika egiterakoan Simone Weil hainbeste haserrarazi zuena. 1933an, Aragoiko Durruti zutabearekin borrokarako bat egin aurretik idatzi zuen Weilek, guda, ekoizpen sistema industrialen jarraipena dela, berekin dakarren menpekotasun itsua dela eta, gerra ez dela klase herrikoientzako onuragarria izan litekeen edozein prozesu iraultzaile sustatzeko edo jasateko gai. Laburbilduz, musikaren gaitasun zuzentzaile hau (Gilles Deleuzek bere potentzialitate faxista gisa definitu zuena), gorputza, efektu jakin bat bilatzen duen ordena baten arabera menderatzeko duen gaitasuna dela esan dezakegu, bere izaera ideologikoa eta beharrezkoa duen gimnasia alde batera utzita (izan desfile, manifestazio, flashmob edo kirol ariketak).
Edozein modutara, zaila da entzumenaren iruditeria eta guda banatzea. Modernitateak garatu dituen musika estilo ezberdinekiko identifikazio emotiboa (folk, pop, rock‚Ķ), ‚Äútalde‚ÄĚ ezberdinen partaidetzan inspiratua dagoela dirudi. Ez dezagun ahantzi XIX. mendean sortu ziren abertzaletasun europearrentzako, musikak -ideia erromantikoen eraginpean- beste edozein artek baino hobeto adierazten zuela nazioaren izpiritua. Aldiberean, herritarren artean, garapen hauek forma berriak hartu zituzten: Kantutegien bidez zabaltzen ziren tradizio modernoak, paperezko edizioetan edo ahoz aho, tabernetan eta kalean abestuz. Horrela, modernitatearen etorrerak bi muturren arteko tentsioa areagotu baino ez zuen egin: Musika boterearen irudikapen zaindua bihurtu zen, baita izenik gabeko jendearen sentipenaren garraio ere.

1813ko uztailean Beethovenek ‚ÄúWellingtonen Garaipena‚ÄĚ edo ‚ÄúGasteizko Bataila‚ÄĚ izeneko partitura idazteari ekin zionean, musika bere garaian kokatu eta haren efektuak ebaluatzeko giltzarria sortu zuen. Sinfoniaren lehen minutuetan, Beethovenek gerrako bandu bakoitzeko abesti ezagunak kontrajarriz imitatzen du gerra. Konposaketa ezagun hau egiteko, Vienakoak Johann Nepomuk Maezel izeneko pertsonaia berezi batekin egin zuen lan. Metronomoa, audifonoak edo panarmonikoiaren asmatu zituen ingeniariarekin. Panarmonikoia, orkestra militar osoa erreproduzitzeko gai zen teklatu mekanikoa zen; kanoi eta tiro hotsak barne. Nolabait, efektu berezien aurrekari honek soinu-diseinuaren historian abiapuntu berri bat ezartzen du, gerora entretenimenduaren industriak hain gogoko izan dituen efektuei eta sintetizadoreei bidea irekitzeko balioko duena. Eta hauek, aldiberean, bigarren mundu gerratearen ondotik gudu zelaian erabili izan diren soinuzko gailuen aurrekari: masak uxatzeko bozgorailu bortxatiak edo LARD sistemak, edo gaur egun erabili ohi diren Drone zaratatsuak asmatzeko bidea irekiz.

Hein batean, entzumenaren eta jakintzaren soinuzko forma aldarrikatzeak eta honen bidez gure azterketa kritikoak zorroztu ditzakegula pentsatzeak, gure entzuteko modu inuxenteak bazterrean uztera behartzen gaitu. Erreprodukzio teknologien ugalketak, zentzu askotan gor-mutu uzten gaituen soinu paisaia berri bat sortu du, belarrien parean jartzen zaizkigun egitura ideologikoak ulertzeko lanabesik gabe. Horregatik da hain garrantzitsua musika eta hizkuntzaren jolas, erritmo eta azentuak ikastea. Soilik leku hortatik izango gara soinu horien guztien azpitik eta gainetik dabilen zera ikusezin hori entzuteko gai.

EGITARAUA
Irailak 10 asteartea / ARTELEKU
17:00 Jardunaldien aurkezpena
17:30 Hitzaldia / Peter Cusack: Leku arriskutsuetako soinuak
19:00 Hitzaldia / Joe Banks: Rorscharch Audio

Irailak 11 asteartezkena / ARTELEKU
18:00 Hitzaldia / Alku: Less Lethal 2. saila
19:00 Hitzaldia / Eduardo Gil Bera: Gerraren jainkosa greziar epikan

Irailak 12 osteguna / UDAL LIBURUTEGI ZAHARREKO SOTOA
San Jerónimo kale, z/g

18:00 Hitzaldia / Karlos Sanchez Ekiza: “Walkirien garrasiak bezain sutsua zen”: Ezpata-dantza Amaya operan
19:00 Kontzertua / Khantoria: Bereterretcheren oinatzak
20:00 Solasaldia / Ander Berrojalbiz: Artea, artifizioa ezkutatzean datza

HIRUGARREN BELARRIA: La re-materialización del objeto musical

dd_irudia_web

Hausturaren ideiari eskeini genion, Hirugarren Belarriaren bigarren edizioaren gehigarri bezela, Diedrich Diederichsen kritikari eta kultur teorikalariaren hitzaldi eta lantegi bat antolatu ditugu.

Aurkezpen honetan ere, sakratuaren eremua arakatzeko belarriak duen potentziala nabarmentzen jarraitu nahi da: giza-hizkuntza irixten ez den zer-esanetan murgiltzeko aukera irekitzean (“esanahien mundu” edo semantikarekin beti mugan), soinuak muturreko tentsio batetara garamatza. Ezin ukatu ordea, “izendatu ezin den hori”, “sakratua” deritzoguna, bestaldetik hitzen sorrerari biziki lotua ageri dela, eta beraz eraiki dugun Errealitateari.

Beraz, Gizonak bere lengoaiekin eraiki dituen sakratuarentzako forma ezberdinak ezin dira alboratu ikerketa honetan. Hau dela eta, egun fede metafisikorik gorena sustengatzen duten merkatu globalizatua eta bere “espiritua” izango ditugu, besteak beste, lantegi honetan aztergai.

Hainbat textuetan aditzera eman den bezela, ekonomia kapitalistaren garapen eta zabalkundeak uniformizaturiko sujetu baten eraiketa eskatzen du, “lehiatsu” gisa definituriko norbait, etekinari errenditua. Eta beraz, bere burua gainditzen duen horrekin denbora guztian harremanetan dagoena.

“Bere” bizitzaren protagonista izatea eskatzen dioten dispositibo ezberdinek, bere desioa berak arrazionalizatu dezan eskatzen diote. Edozein bizimoduren sakontasuna ordezkatuko duen benetako “arimaren kudeaketa” baten agerpenaren aurrean ginateke beraz. Arteetara itzuliz (jakite eta boterearen dispositiboek erabat jabetu ez dituzten esperientziak diren neurrian), egoera honetan hauek gauzatzen diren baldintza materialetaz hausnartzea proposatzen da: ikusizko arteak eta musika, merkantzien korronteak eta formalizazio artistikoak, baina baita dinamika instituzionalak ere, kontaktuan jartzen direnbitarteko espazioak.

Objektu musikalaren bermaterializazioa

Maiatzak 15, 19:00etan: Hitzaldi irekia Diedrich Diederichsenekin.
Maiatzak 16 lantegiaDiedrich Diederichsenekin.

Oinarrizko hiru egituraren barruan, ez-koklear terminoaren balizko emaitzez hitz egingo dut, eta batez ere arte praktiken arteko alderaketarekiko harremanean, haiek generozkoak bezala ulertuak, azkenean ideia erretoriko horren imitazio bat lortzeko: objektu musikalaren desmaterializazio eta bermaterializazioaren inguruko eztabaida.

Lantegia zentratuko da soinu-objektuen materialtasun/immaterialtasun arteko eztabaidetan a) ontologiari, b) merkatu eta banaketari, eta c) beste arteei dagokienez.

Ez-kokleartasunaren kasua hiru ikuspegi horietatik aztertu nahi nuke. Bada antzekotasunik arte praktika batek mundua eta bere lehiakideak -gainerako arte praktikak- behatzeko modu bikoitzaren eta entitate kapitalista batek, enpresa batek, alde batetik merkatua eta bestetik bere lehiakideak behatzen dituen moduaren artean. Konstelazio horrek buru-deskribapenetara eta funtsezko ezaugarri edo abantaila baten definizioetara darama. Abantaila espezifiko edo salmenta argudiatze esklusibo baten definizioetara. Aldi berean, egoera horrek buru-nortasun lasaigarriak eragiten ditu, bai mugimendua eta garapena ere. Horrenbestez, barne eten bat dago arte praktika bakoitzean, itzulpen edo eraldatze gune bat, nola edo hala erlazionatuta dagoena esentzia edo abantaila espezifiko horren definizioarekin. Definizio horrek bitatik bat: edo etena estaltzen du, edo puntu indartsu izendatzen du. Baina barne eten hori ekoizpen edo/eta banaketa alorreko errealitate bat da, eta ezin daiteke erraz saihestu.

Azkenik, instituzionalizatzearen logika dago. Instituzio bilakatzen den arte praktika batek gogara estali edo ikusezin bihurtu du itzulpen alorreko bere barne arazoa. Orain bestelako logika bat sartzen da esparru horretako eztabaidetan: iraultzaren logika, Edipo, belaunaldi aldaketa, aldaketa teknologikoen halabeharra, etab.

Diedrich Diederichsen
(Hanburgo, 1957ko abuztuaren 15a) idazle, musika kazetari and kultur kritikaria. Artea, politika eta pop kultura zeharkatzen dituen pentsamenduaren alorrean, Alemaniako idazle intelektual nabarmenetakoa da. Diedrich Diederichsen Hanburgon jaio eta hazi zen, eta bertan egin zuen lan lehen aldiz musika kazetari gisara, Sounds izeneko aldizkarian, hain zuzen 1979tik 1983ra gertatu ziren Punk eta New wave musika mugimenduen leherketen garaian. 1990ko hamarkada arte, Koloniako eragin handiko Spex aldizkarian editore nagusi lanak bete zituen. Behin behineko irakasle lanak ere egin izan ditu eta zenbait urtez Stuttgart-go Merz akademian irakasten ibili ondotik, 2006an Vienako Arte Ederren Akademiako Arte garaikidearen Teoria, Praktika eta Komunikazio irakasle bihurtu zen.