Hitzaldi irekia Diedrich Diederichsenekin, Objektu musikalaren bermaterializazioa, Hirugarren belarriaren kontextuan. 2013ko maiatzaren 15ean.
Archivo de la categorĂa: Audio doc
MANIFESTAZIOA GARA
Jaume Ayats musikologo eta ikerlariak 2012ko irailaren 12an Arteleku zentruan eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako hainbat lekutan ospatu zen HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien bigarren edizioaren egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia gazteleraz da.
JAUME AYATS
“Taldearen errepresentazioa manifestazioen esloganetan eta kirol estadioetako kantuetan”
Sinopsia:
Manifestazioetako esloganek eta kirolestadioetako kantuek, gutxietsitako eta baztertutako soinu-hitzezko espresio modura, musikari linguistika pragmatikoarekin oinarrizko irizpide batzuk ezartzeko ikerketa objektu bezala balio dute. Ariketa honek, ekintza kolektibo
hauetako protagonistekin erlazionatu daiteken soinu modulazioaren elementuei arreta jarriz, orokorrean emaitza tautologikoak baino ez dituen “forma” musikalen analisi tradizionala gainditu nahi du. Azken emaitza, esloganen eta kantuen bidezko soinuzko espresioaren modulazioak, manifestari edo jarraitzaileek beraien helburua, alegia taldearen errepresentazioa, burutzeko eman nahi duten talde-irudiarekin duen erlazio estua erakustea da.
Biografia
Bartzelonako Unibertsitatean Autonomoaren bidez Artearen historian (musikologiaren atalean) doktorea, Bartzelonako Unibertsitatean Filologia katalanuiarran lizentziatua, eta hiri bereko Udal Musika kontserbatorio nagusian bibolin irakaslea da. Orkestrako instrumentista modura lan egin zuen, Grup de Recerca Folklòrica d’Osona taldearekin ahozko musikari buruzko ikerketa lanak burutzen zituen bitartean. Beranduago Parisko École des Hautes Études en Sciences Sociales-en etnomusikologia ikasketak egin zituen eta Europako mundu urbanoko jendetzen soinuzko espresioari buruz osatu zuen bere tesi doktorala. Etnomusikologo gisara, Pumé de los Llanos Venezolanos talde etnikoari bnuruzko nazioarteko ikerketan parte hartu zuen. Frantzia, Katalunia nahiz Espainiako etnomusikologiari buruzko hainbat aldizkaritan idatzi izan du, baita alor honetako zenbait liburutan ere, ko-egile modura. Escola Superior de Música de Catalunyako Musikologia departamentuko zuzendari lanak bete ditu (2000-2005) eta 2005etik UABko etnomusikologia irakaslea da. Horrez gain nazioarteko hainbat ikerketa taldetan parte hartzen du eta musika tradizionalei buruzko dozenaka ikusentzunezko lan eta argitalpen zuzendu ditu. Berriki Kataluniako Herri Kulturaren sari nazionala jaso du.
Jaume Ayats / 68 min
Argazkia: Fernando SanchezÂ
BELARRIETARAKO MASAJEAK
Pascal Battus soinu artistak 2012ko irailaren 10ean eskainitako masaje sesio batean egindako audio grabaketa. Ekitaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien bigarren edizioaren egitarauaren parte izan zen.
Pascal Battus nerabezaroan hasi zen musika egiten rock gitarrajole gisara, gero perkusio ikasketak burutu eta azkenik musika esperimentalen eta inprobisazioaren munduan burubelarri sartzeko. Gaur egun hainbat soinuzko aukera eta esperientzia lantzen ditu, berdin perkusio akustikoa nahiz anplifikatua erabiliz, gitarrak espazializatuz, azalera birakariak erabiliz edo bere kabuz sortutako musika tresna bereziak asmatuz. Europako, Ekialde Hurbileko, Japoniako edo Kanadako hainbat lekutan erakutsi izan du bere lana, besteak beste Thierry Madiot, JeanLuc Guionnet, Thomas Lehn, Martin Tètreault edo Michel Doneda bezalako musikariekin, baita dantzariekin edo ikusizko artistekin elkarlanean ere. Bere hainbat egitasmoren artean aipagarriak dira Soinuzko Masajeak: Eguneroko objektuak erabiliz entzuleen belarrietatik oso hurbil sortzen diren intentsitate baxuko soinu akustikoekin egindako masaje sesioak.
Pascal Battus: Soinu masajeak / 5min
Audioa: Luca Rullo
Argazkia: Asier Gogortza
ARANTXA ITURBEren Hirugarren Belarria
Arantxa Iturbe irratigile, kazetari eta idazleak 2011ko irailaren 15ean eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta 2011ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien egitarauaren parte izan zen.
ARANTXA ITURBE
“Behin. Zuretzat. Orain”
Sinopsia:
Hala hasi nintzen irratia egiten, eta hasiera hartatik gauza asko aldatu den arren, horretan jarraitzen dut egunero: behin, zuretzat eta orain ari naizela sinistuz. Behin delako nahi zaitut adi, zuretzat delako desio dut zuk aditzea, eta orain delako eskatzen dizut entzuteko. Aukera bakarra daukat zu erakartzeko, eta ahalegin horretan xahutzen ditut indarrak: behin, zuretzat eta orain ariko diren lagunak gonbidatuz. Eta irratialdi bakoitzean haiek entzunez, eta batez ere, adituz.
Biografia
Nafarroako Unibertsitatean ikasi zituen Informazio Zientziak eta 80. hamarkadatik hona Euskadi Irratian ari da lanean. Kontatzea bere pasioetako bat dela sinistuta idatzi ditu ipuinak, (Ezer baino lehen, Lehenago zen berandu, Kontu-jaten), idatzi ditu kronikak (Ai, ama!), idatzi ditu zutabeak, idatzi du antzerkia (Ai, ama!, X, Aitarekin bidaian), idazten ditu egunero irratirako hitzak, eta urteekin jabetu da kontatzeak adina betetzen duela entzuteak. Horregatik gozatzen du egunero zer kontatua daukan jendeak erantzungo dizkion galderak pentsatzen eta idazten. Irratilaria da ofizioz; idazle, afizioz. Ametsak bete dituela esango luke, egunero amets egitea ofizioak eta afizioak pasioz bizitzeko ezinbesteko dela jakingo ez balu.
Arantxa Iturbe / 35min
Argazkia: Asier Gogortza
MARTA GARCIA QUIÑONES Hirugarren belarrian
Marta GarcĂa Quiñonesek 2011ko irailaren 14ean eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta 2011ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia soilik gazteleraz dago.
MARTA GARCÍA QUIÑONES
“Musikaren entzumena, arretaren eta memoriaren artean”
Sinopsia:
La consulta de cualquier diccionario permite comprobar que la escucha es entendida comunmente como una modalidad de la atenciĂłn. Sin embargo, nuestra experiencia Edozein hiztegitan kontsulta egitea aski da entzumena arreta mota bat bezala ulertu ohi dugula baieztatzeko. Gure entzule esperientziak ordea, musika entzuterakoan arretaren ariketa memoriatik -entzuterakoan martxan jartzen dugun memoriatik, baina baita gure entzunaldien historiak osatzen duen memoriatik- banatzea ezinezkoa dela erakusten digu. Testuinguru honetan, hitzaldiak, gure kultur ingurunean musikari buruzko ikerketek arreta eta memoria nola azaldu dituzten erakusten duten pasarte argigarriak erakutsiko ditu, historian zehar entzumenaren praktiken eraldaketa teknologiko eta sozialekiko izan duten lotura azpimarratuko duen kontakizunaren bidez. Azterketa honetan baliabide digitalek musika erreproduzitzeko eta gordetzeko eskaintzen dizkiguten egoera berriak ere kontutan hartuko dira.
Biografia
Marta Garcia Quiñones musikaren entzumenari buruzko doktoretza tesia prestatzen ari da Bartzelonako Unibertsitatean. 2003an, Zeppelin jaialdiaren barne, “La música que no se escucha. Aproximaciones a la escucha ambiental” jardunaldiak antolatu zituen. Musikologiari buruzko hainbat nazioarteko eta nazio mailako kongresutan parte hartu du eta hainbat aldizkari akademikotan ere argitaratu ditu bere idatziak. Egun, Anahid Kassabian eta Elena Boschirekin batera Ubiquitous Musics izeneko antologia baten edizio lanetan ari da. “Sound in Media Culture. Aspects of a Cultural History of Sound” nazioarteko ikerlari sareko kide da.
Marta GarcĂa Quiñones / 47min
Oharra: Ekitaldian bertan gertatu arazo teknikoengatik grabaketa honen kalitatea ez da guk nahi bezain egokia. Halaere hitzaldiaren interesak bultzaturik bere hortan argitaratzea erabaki dugu. Barkatu eragozpenak.
Foto: Xabier Erkizia
CARMEN PARDOren hitzaldia
Carmen Pardok 2011ko irailaren 13an eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta 2011ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia soilik gazteleraz dago.
CARMEN PARDO SALGADO
“Soinuzko masajeak burbuila globalean”
Sinopsia:
Izan zen behin, batera abestea bizitza amankomunaren oinarria izan zen garai bat. Talde kantuak forma asko har zitekeen, baina guztietan mantentzen zen komunitatearen parte izatearen onarpena. Egun, apenas kantatzen dugu. Orain entzun egiten dugu.
Ondorioz, entzumena, bizitza amankomuna den burbuila global horretan presente bihurtzeko modu bezala aktibatzen da. Eta presentzia hori aintzakotzat hartzeak, soinuzko masajeek hartzen dituzten formak galdekatzea suposatzen du. Horrela, entzumena, boterearen ariketaren espazio pribilegiatu bezala agertuko zaigu.
Biografia
Carmen Pardo Salgado Gironako Unibertsitarean irakasle da. Parisko IRCAM-CNRS unitateko doktoretza ondorengo ikerlaria (1996- 1998) izan da. John Cage, Escritos al oĂdo (1999) liburuaren itzultzaile eta editore lanak bete zituen eta La escucha oblicua : una invitaciĂłn a John Cage (2001); Robert Wilson (Miguel Morey- rekin elkarlanean, 2003); Las TIC: una reflexiĂłn filosĂłfica (2009) y En el mar de John Cage (2009) liburuak idatzi ditu.
Carmen Pardo / 53min
Argazkia: Asier Gogortza
PATZIKU PERURENAren hitzaldia Hirugarren belarrian
Patziku Perurenak 2011ko irailaren 15ean eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta 2011ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien egitarauaren parte izan zen.
PATZIKU PERURENArekin solasean
“Ixo, lurra aditzen ikasi artio!”
Sinopsia:
Elkarrizketa honen abiapuntua gauzei deitu eta aditzean dago. Hitzaren mugak aitortuz, horrenbeste azaleko semantika ahazten lagundu dezakeen ariketa moduan planteatzen da. Bide horretan onomatopeiak, ahozkotasuna, arrazoia, isiltasuna, idazkera eta bertako hainbat idazlek gai hauen inguruan egindako ekarpenak hartuko ditu kontutan, Nikolas Ormaetxea “Orixe”, Eduardo Gil Bera edo Pedro Salinas, besteak beste.
Biografia
Patziku Perurena maestria ikasketak egin zituen, baina idazteari emana dago. Poesia ez ezik nobela ere egin du (Emily), ikerketa filologikoa (Euskarak sorgindutako numeroak eta Koloreak euskal usarioan), saiakera (Marasmus femeninus eta Harripilatan ezkutatu zeneko apo tipiaren burutazioak) eta lan etnografiko erraldoi
bat Leitzako historia xehea oinarri hartuta. Bere azkenengo lana Goizuetan bada gizon bat, Trabukoren kantari eskeinia dago.
Patziku Perurena / 56min
Argazkia: Asier Gogortza