MANIFESTAZIOA GARA



Jaume Ayats musikologo eta ikerlariak 2012ko irailaren 12an Arteleku zentruan eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako hainbat lekutan ospatu zen HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien bigarren edizioaren egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia gazteleraz da.

JAUME AYATS
“Taldearen errepresentazioa manifestazioen esloganetan eta kirol estadioetako kantuetan”

Sinopsia:

Manifestazioetako esloganek eta kirolestadioetako kantuek, gutxietsitako eta baztertutako soinu-hitzezko espresio modura, musikari linguistika pragmatikoarekin oinarrizko irizpide batzuk ezartzeko ikerketa objektu bezala balio dute. Ariketa honek, ekintza kolektibo
hauetako protagonistekin erlazionatu daiteken soinu modulazioaren elementuei arreta jarriz, orokorrean emaitza tautologikoak baino ez dituen “forma” musikalen analisi tradizionala gainditu nahi du. Azken emaitza, esloganen eta kantuen bidezko soinuzko espresioaren modulazioak, manifestari edo jarraitzaileek beraien helburua, alegia taldearen errepresentazioa, burutzeko eman nahi duten talde-irudiarekin duen erlazio estua erakustea da.

Biografia
Bartzelonako Unibertsitatean Autonomoaren bidez Artearen historian (musikologiaren atalean) doktorea, Bartzelonako Unibertsitatean Filologia katalanuiarran lizentziatua, eta hiri bereko Udal Musika kontserbatorio nagusian bibolin irakaslea da. Orkestrako instrumentista modura lan egin zuen, Grup de Recerca Folklòrica d’Osona taldearekin ahozko musikari buruzko ikerketa lanak burutzen zituen bitartean. Beranduago Parisko École des Hautes Études en Sciences Sociales-en etnomusikologia ikasketak egin zituen eta Europako mundu urbanoko jendetzen soinuzko espresioari buruz osatu zuen bere tesi doktorala. Etnomusikologo gisara, Pumé de los Llanos Venezolanos talde etnikoari bnuruzko nazioarteko ikerketan parte hartu zuen. Frantzia, Katalunia nahiz Espainiako etnomusikologiari buruzko hainbat aldizkaritan idatzi izan du, baita alor honetako zenbait liburutan ere, ko-egile modura. Escola Superior de Música de Catalunyako Musikologia departamentuko zuzendari lanak bete ditu (2000-2005) eta 2005etik UABko etnomusikologia irakaslea da. Horrez gain nazioarteko hainbat ikerketa taldetan parte hartzen du eta musika tradizionalei buruzko dozenaka ikusentzunezko lan eta argitalpen zuzendu ditu. Berriki Kataluniako Herri Kulturaren sari nazionala jaso du.

Jaume Ayats / 68 min


Argazkia: Fernando Sanchez 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *