CARMEN PARDOren hitzaldia



Carmen Pardok 2011ko irailaren 13an eskainitako hitzaldiaren audio grabaketa. Hitzaldi hau Donostiako Arteleku zentruan ospatu zen eta 2011ko HIRUGARREN BELARRIA jardunaldien egitarauaren parte izan zen. Hitzaldia soilik gazteleraz dago.

CARMEN PARDO SALGADO
ā€œSoinuzko masajeak burbuila globaleanā€

Sinopsia:

Izan zen behin, batera abestea bizitza amankomunaren oinarria izan zen garai bat. Talde kantuak forma asko har zitekeen, baina guztietan mantentzen zen komunitatearen parte izatearen onarpena. Egun, apenas kantatzen dugu. Orain entzun egiten dugu.
Ondorioz, entzumena, bizitza amankomuna den burbuila global horretan presente bihurtzeko modu bezala aktibatzen da. Eta presentzia hori aintzakotzat hartzeak, soinuzko masajeek hartzen dituzten formak galdekatzea suposatzen du. Horrela, entzumena, boterearen ariketaren espazio pribilegiatu bezala agertuko zaigu.

Biografia
Carmen Pardo Salgado Gironako Unibertsitarean irakasle da. Parisko IRCAM-CNRS unitateko doktoretza ondorengo ikerlaria (1996- 1998) izan da. John Cage, Escritos al oĆ­do (1999) liburuaren itzultzaile eta editore lanak bete zituen eta La escucha oblicua : una invitaciĆ³n a John Cage (2001); Robert Wilson (Miguel Morey- rekin elkarlanean, 2003); Las TIC: una reflexiĆ³n filosĆ³fica (2009) y En el mar de John Cage (2009) liburuak idatzi ditu.

Carmen Pardo / 53min

Argazkia: Asier Gogortza

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *